ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era

ASTELEHENEAN OSTIRALA 9:00etatik 13:30etara – 16:30etik 19:30era.
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era.

Dosifikazio-sistema pertsonalizatu

DSPak pazientearen kontrola hobetzen du, tratamendua betetzen laguntzen du, sendagaiak hartzeko orduan hutsegiteak murrizten ditu eta manipulazio- eta kontserbazio-arazoak saihesten ditu, baita deskuiduak eta nahi gabeko intoxikazioak ere.

Eskarmentua daukagu egoitza geriatrikoei DSPak egiten.

Puente farmaziak dosifikazio-sistema pertsonalizatua (DSP) egiteko langile gaituak dauzka. Zerbitzu horrek tratamendua jarraitzen laguntzen die pazienteei, medikazioa egunen eta hartualdien arabera antolatzen dielako, denbora jakin batez. Bereziki komenigarria da botika asko hartzen dituzten pazienteentzat eta medikazioarekin laguntza behar dutenentzat, baita medikazio-jarraibide konplexuak dituzten adinekoen edo pazienteen zaintzaileentzat ere.

2009an, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak “Etxez etxeko Zerbitzuek artatzen dituzten pertsonen medikazioaren erabilera hobetzeko programa” sinatu zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Farmazialarien Elkargo Ofizialekin. Programa horren bidez, banakako dosifikazio-sistema pertsonalizatua prestatzen zaie medikazioarekin laguntza behar duten, etxean bizi diren eta Etxez etxeko Zerbitzuek artatzen dituzten pertsonei. Bada, gure farmaziak 2013an jaso zuen programan aritzeko akreditazioa.

DSPa behar duzu egoitzarako?
Eskatu hitzordua esteka honen bidez:

Zerbait gehiago behar duzu?

ONLINE aholkua nahi dut

Farmaziara etor zaitezke, eta atsegin handiz lagunduko dizugu, beti bezala.
Halere, galderak online egiteko aukera daukazu, honako urrats hauei jarraituta:
jarraitu hurrengo urratsak:

Gure farmaziako erosketa-tiket bat behar duzu

Gure farmazian erosten duzun bakoitzean, tiket bat ematen dizugu. Tiket horrek, goiko aldean, zenbaki bat dauka; bada, formularioan sartu behar duzu.

Sar zaitez lineako formulariora, eta egin galderak

Sendagai zehatz bati, tratamendu bati edo beste zerbaiti buruzko zalantzak badituzu, galdetu iezaguzu, laguntzeko baikaude hemen.

Jaso ezazu aholkua posta elektronikoan edo telefonoan

Ordutegi komertzialaren barruan erantzungo dizugu, ahalik eta lasterren. Honako hau da gure ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:30era.

Harpidetu zaitez, eskaintza paregabeak jasotzeko

Jaso ezazu gure aldizkako buletina posta elektronikoan: eskaintza eta promozio esklusiboen berri emango dizugu, baita nobedadeen, opari-sorten eta zuretzako informazio baliagarriaren berri eman ere.

  • Gure mezurik jasotzen ez baduzu begiratu mezu baztergarrien ontzian..
eu