ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era

ASTELEHENETIK OSTIRALERA: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etatik 19:30era
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era

ASTELEHENEAN OSTIRALA 9:00etatik 13:30etara – 16:30etik 19:30era.
LARUNBATETAN: 10:00etatik 13:30era.

Nutrizio-aholkularitza

Gure farmazian, osasungarri jaten ikas dezazun lagunduko dizugu, ariketa fisiko egokia gomendatzearekin batera. Aholkularitza eta bidelaguntza jarraituak. Ohitura osasungarriak edukitzeko eta bizitza osasuntsua edukitzeko jarraibideak emango dizkizugu.

Gure farmazian, osasungarri jaten ikas dezazun lagunduko dizugu, ariketa fisiko egokia gomendatzearekin batera. Aholkularitza eta bidelaguntza jarraituak. Ohitura osasungarriak edukitzeko eta bizitza osasuntsua edukitzeko jarraibideak emango dizkizugu.

Interesa baduzu, eskatu hitzordua, eta 15 egunez behin jarraipen pertsonalizatua egingo dizugu. Ohiko analisien bidez (gorputzeko koipea, abdomeneko koipea, gorputz-masaren indizea, pisua, kolesterola...), dieta hobetu ahalko duzu, eta pisu osasungarria eduki.

Nutrizioa, osasun-arloan gorabidean

Gaur egun, gero eta gehiago kezkatzen gara osasunaz eta ongizateaz. Egunetik egunera, obesitatearen igoera, obesitateak gaixotasun kronikoekin duen lotura eta bizimodu modernoaren ondoriozko elikadura desorekatuaren ondoreak larriagotzen ari dira.

Gaur, aurrerapen zientifiko eta medikoei esker, norberaren nutrizio-premiak ezagut ditzakegu, eta dietaren nahiz ariketa fisikoaren inguruko planak egin, modu pertsonalizatuan, osasuna hobetzeko eta gaixotasunak prebenitzeko.

Halaber, kontsumitzaileek beren premia espezifikoetara egokitutako irtenbideak nahi dituzte. Irtenbide indibidualagoak bilatzen dituzte, pertsonalagoak. Joera hori nabariagoa da osasun-arloan, dudarik gabe. Dieta osasungarri eta orekatu batek makromantenugaien eta mikromantenugaien balantze egokia izan behar du, norberaren unean uneko premien araberakoa (osasun-ohiturak, fisiopatologia eta abar).

Zergatik nutrizio pertsonalizatua?

Cinfa laborategiak, Ns Nutritional System ikerketa-markarekin batera, zure ongizatea modu integralean hobetzeko produktuak eta zerbitzuak garatzen ditu, bizi-egoera bakoitzean behar dituzun dieta, ariketa eta mikromantenugai-osagarriak aintzat hartuta.

Zuretzako nutrizio-zerbitzuak
Neurrira egindako nutrizio-programek kontuan hartzen dituzte bai zure fisiopatologia, bai zure informazio genetikoa. Gainera, nutrizio-arloko adituek egiten dituzte, emaitzarik onenak bermatzeko.

Zuretzako nutrizio-osagarriak
Nutrizio-premiei erantzuteko eta dieta ahalik eta era osasuntsuenean osatzeko behar dituzun mikromantenugai guztiak biltzen dituzten produktuen sorta zabala.

Zuretzako irtenbide osoak
Premia bakoitzerako irtenbide osoak, nutrizio-osagarriekin eta zeure kabuz bete ahalko dituzun ariketa- nahiz elikadura-jarraibideekin.

Analisi osoa nahi baduzu edo aholkuren bat behar baduzu,
eskatu hitzordua esteka honen bidez:

Zerbait gehiago behar duzu?

ONLINE aholkua nahi dut

Farmaziara etor zaitezke, eta atsegin handiz lagunduko dizugu, beti bezala.
Halere, galderak online egiteko aukera daukazu, honako urrats hauei jarraituta:
jarraitu hurrengo urratsak:

Gure farmaziako erosketa-tiket bat behar duzu

Gure farmazian erosten duzun bakoitzean, tiket bat ematen dizugu. Tiket horrek, goiko aldean, zenbaki bat dauka; bada, formularioan sartu behar duzu.

Sar zaitez lineako formulariora, eta egin galderak

Sendagai zehatz bati, tratamendu bati edo beste zerbaiti buruzko zalantzak badituzu, galdetu iezaguzu, laguntzeko baikaude hemen.

Jaso ezazu aholkua posta elektronikoan edo telefonoan

Ordutegi komertzialaren barruan erantzungo dizugu, ahalik eta lasterren. Honako hau da gure ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 19:30era, eta, larunbatetan, 10:00etatik 13:30era.

Harpidetu zaitez, eskaintza paregabeak jasotzeko

Jaso ezazu gure aldizkako buletina posta elektronikoan: eskaintza eta promozio esklusiboen berri emango dizugu, baita nobedadeen, opari-sorten eta zuretzako informazio baliagarriaren berri eman ere.

  • Gure mezurik jasotzen ez baduzu begiratu mezu baztergarrien ontzian..
eu